Politika
Agentziak | EITB Media
Erlazionatutako edukiak:
Pantaila erraldoietan eman dituzte Batzorde Federaleko hitzaldiak, Ferrazen. Monterok alderdiaren babes osoa helarazi dio Sanchezi, eta geratzeko eskatu dio.
Pedro Sanchezen gutunari erreakzioak
Montero: ''Gaur, beti, zurekin, presidente! Zurekin!''
EITB MEDIA
Maria Jesus Monterok dimisioa ez emateko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, PSOEren Batzar Federalean, eta alderdiaren babesa helarazi die hari eta haren emazte Begoña Gomezi. "Lokatzik ez da munduan zurekin gizarte hobea lortu dugula ezkutatuko duenik", esan dio.
Politika
EITB MEDIA
"Oinarria duen kereila bat da, gertaera eta informazio zehatzetan funtsatua", esan du talde horretako bozeramaile Miguel Tomasek.
Gizartea
EITB Media
Gaueko danborradaren biharamunean, San Prudentzio egun handia ospatuko da igande honetan, Armentiako erromeria tradizional eta arrakastatsuarekin. Ekitaldiak 11:00etan hasiko dira.
albisteak
San Prudentzioko erretreta egunaren hiru protagonista ezagutu ditugu
ANE AZUA | EITB MEDIA
Mikelek 35 urte daramatza Aldundiko balkoitik erretreta jotzen. Txikitako ametsa beteta, 2000. urtean hasi zen Jose Miguel atabalari. Gazteagoa da Iker, baina jotzen luze aritu nahi du.
Gizartea
Agentziak | EITB Media
Ehunka herritar ere batu dira Gernikaren bonbardaketaren 87. urteurrenaren harira Gernika-Palestina ekimenak deitutako protestara, erasoa salatzeaz gain, nazioarteak estatu palestinarra aitor dezala eskatzeko.
Mundua
albisteak
Urriaren 7an bahitutako bi giza-seme erakusten dituen bideoa kaleratu du Hamasek
EITB MEDIA
64 eta 46 urteko bi gizonezko dira. Batek dio 202 egun daramatzala bahituta, beraz, grabazioa egunotakoa dela ondoriozta daiteke. Biek ere su-etena eta lehen bait lehen askatu ditzaten ahal den guztia egiteko eskatu diote Israelgo Gobernuari.
EITB MEDIA
Istripu batetik ihes egin zuelakoan, Frank Tysonen bila sartu da Polizia taberna batera. "Hil nahi naute, deitu sheriffari!" oihukatu ostean, lurrera bota dute, eta 8 minutuz izan dute eskuburdinak bizkarrean zituela. Belaunarekin lepoa estutu bitartean, "ezin dut arnastu" zioen. Ospitalean hil da.
Gizartea
Agentziak | EITB Media
Eguraldia ez da oztopo izan Izarbeibar, Iruñea, Sakana eta Goierriko eskualdeetatik etorritako ehunka lagun Gazteluko plazan biltzeko, "herrien etorkizuna mehatxatzen duten" goi-tentsioko lineen kontrako plataformakoak.
Ekonomia
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Iruñean egin duten manifestazioan parte hartu duten elkarteen izenean, Miriam Otxotorena artzainak aldarrikatu du "nekazaritza eredu berri bat" posible dela.
Gizartea
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Hogei bat udalek eskaera egiteko deklarazioak onartu dituzte udalbatzetan, horietako askok Stop Kaleratzeak taldearen mozioaren harira, baina Errenteria izan da Etxebizitza Sailari tramiteak ofizialki aurkeztu dizkion bakarra.
Gizartea
EITB MEDIA
Tenperaturak jaitsi egingo dira, bereziki minimoak. Astelehenean, euria egiteko aukera hegoaldeko mendi inguruetara eta Piriniotara mugatuko da.
Hainbat tornadok hiru zauritu eta kalte material handiak eragin dituzte Nebraskan
40 tornadotik gora izan dira azken orduetan. Iragarpenen arabera, igandera arte ez da egoera baretuko.
Athletic Club
L. E. A. | EITB MEDIA
Rodrigo de Paul, Correa eta Samu Lino izan dira madrildarren golegileak, eta bilbotarren gola Nico Williamsek egin du. Atletico sei puntura dute orain bilbotarrek, jokatzeke 15 geratzen direnean.
kirolak
Nico Williams: ''Kornerra ateratzera joan naiz eta 2-3 zalek tximinoaren oihuak egin dizkidate''''
EITB MEDIA
(Jatorrizkoa, gaztelaniz). Athletic taldeko jokalariak irain arrazistak jasan behar izan ditu Athleticek Atletico Madrilen aurka Metropolitanon galdutako partidan (3-1).
Alaves
EITB MEDIA
Alavesek partida oso ona jokatu du, eta Celta hasieratik izan du mendean. Simeone, Guridi eta Benavidez izan dira golegileak. Garaipen honekin, babazorroek esku-eskura dute salbazioa.
kirolak
EITB MEDIA
Jon Guridi Alaveseko jokalariak Arabako taldeak Celtaren aurka bereganatutako garaipenari buruz hitz egin du EITB Mediarekin. Nurketako golegileetako bat izan da.
Hurrengo zuzenekoak
28 | 09:00 - 12:00 | MENDI LASTERKETAK | Aloñako igoera |
09 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
28 | 12:00 - 14:00 | FUTBOLA | F Liga: Eibar vs Athletic |
28 | 14:00 - 16:30 | TXIRRINDULARITZA | Romandiako Tourra (5. etapa) |
28 | 17:30 - 20:00 | PILOTA | Buruz Buruko Txapelketa: Zabaleta vs Altuna III |
Unai Lasok bigarren puntua lortu du, Dariori 11 eta 22 irabazita
IÑIGO AIESTARAN
Nafarrak sakean oinarritu du garaipena. Errioxarrak lehen zatian ondo eutsi dio Lasori, baina 9-9 berdindu ostean, nafarra jaun eta jabe izan da.
Alaves
EITB MEDIA
Mendizorrotzako futbol zelaia 1924ko apirilaren 27an inauguratu zuten, eta 2024ko apirilaren 27an 100 urte bete ditu.
Erlazionatutako edukiak:
Beste kirolak
kultura
Asier Altunaren ''Karmele'' film luzea filmatzen hasi dira
EITB MEDIA
Jone Laspiur eta Eneko Sagardoy dira protagonistak "Elkarrekin esnatzeko ordua" Kirmen Uriberen eleberriaren egokitzapen honetan. Maiatz amaierara arte grabatuko dute Euskal Herri osoan zehar. Lanak EITBren parte-hartzea du.
kultura
N. V. | EITB Media
Talentu Artistikoaren Sustapena saria, 30 urtetik beherakoei zuzendua, bestalde, Celia Carrasco poetak jasoko du.
Erlazionatutako edukiak:
Zinema
N. V. | EITB Media
Montxo Armendarizen pelikula Cannes Classics atalean proiektatuko dute, estreinatu zenetik berrogei urte bete direnean.
''Entresaka'' Ibon Aranberriren erakusketa ireki du Artiumek
Artelan sortak artistaren ekoizpenaren bi hamarkada baino gehiago hartzen ditu, 1990eko hamarkadatik gaur egunera arte. Irailaren 29ra arte egongo da ikusgai Gasteizko museoan.
Literatura
Natxo Velez | EITB Media
Elgoibartar idazleak "Arrakasta" saiakera kaleratu du, arrakastaren kontzeptuari eta horrekin lotutako hainbat hari muturri buruzko gogoeten bilduma.
kultura
N. V. | EITB Media
Alfredo Sanzolek Federico García Lorcaren testu bat moldatu du, lehen aldiz, eta, besteak beste, Ane Gabarain eta Patricia Lopez Arnaiz aktoreen laguntza du oholtza gainean. Ostiral-larunbatetan taularatuko dute, Gayarren, eta sarrera guztiak daude salduta.
telebista
Makusi haurrentzako euskarazko lehen plataforma digitalaren aurkezpen ekitaldia, ETB1en
Abian da Makusi, haur eta gaztetxoentzako euskarazko edukien plataforma digital berria. Apirilaren 26an, ostiral honetan, aurkezpen ekitaldia izango da 19:00etan, Donostiako Kursaalen, eta ondoren, ETB1en ikusi ahal izango da, 21:30etik aurrera.
telebista
Portuetxen, unibertsitatearen campusean eta Donostiako Ibaeta auzoko beste hainbat lekutan izango dira Mikel Pagadi eta Miren Nogales igande honetan. Ez galdu, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
Faktoria
IMANOL DE LA VARGA | EITB MEDIA
Herrigintzaz eta gazteek tokian tokiko politikan duten inplikazioaz hitz egiteko 30 urtetik beherako hiru alkate gonbdiatu ditugu Euskadi Irratiko "Faktoria"ra: Gurutze Etxezabal Orexako alkatea; Julen Karrion Muruetakoa eta Unai Irigarai Aurizkoa.
Erlazionatutako edukiak:
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa