Politika
EITB Media
Sanchez eta Abascal Bartzelonara joango dira ostiral honetan, zerrendaburuak babesteko, eta Feijoo, berriz, Bartzelonako L 'Hospitalet de Llobregat udalerrira. Bestalde, Diaz Cornella de Llobregaten (Bartzelona) izango da.
Ekonomia
Agentziak | EiTB Media
Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioaren arabera, erosketa gauzatuko balitz eragin negatiboa izango luke enpleguan eta zerbitzuan.
albisteak
''Azken erabakia Sabadell bankuko akziodunek hartu beharko dute orain''
IKER GOMEZ | LEIRE ALTAMIRA
BBVAk egindako eskaintza oldalkorrak Sabadelleko akziodunen eskuetan uzten du azken erabakia. Hala ere, akzio gehienak inbertsio-funtsen eskuetan daude, eta funts horietako asko BBVAko kapitalaren barruan ere egon badaude.
Mundua
AGENTZIAK | EITB MEDIA
"Bakarrik egon behar badugu, bakarrik egongo gara", azpimarratu du Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Joe Bideni bidalitako mezu batean, AEBk armamentua bidaltzeari utziko diola mehatxu egin ostean.
Mundua
Agentziak | EITB Media
Asteazken gauean eta ostegun goizean "bonbardaketa ugari" izan dira Rafahko ekialdean. Jada ez da laguntza humanitariorik sartzen Gazara, Israelen setioagatik erabat isolatuta baitago.
Gizartea
Gizartea
E. G. | EITB Media
Proiektu arkeologikoak "ikerketarako laborategi" bihurtuko du Andramariko eliza. Lau fasetan egingo dute lan, tenplua itxi gabe. Adituek uste dute azpian Erromatarren aurreko herrixka indigena baten aztarnak egon daitezkeela, "Irulegiko eskua"ren garaikoak.
Erlazionatutako edukiak:
Italiako Giroa 2024
Aurkezpena eta etapa guztiak.
EITB TALDEA
EITB MEDIA
Erlazionatutako edukiak:
ETB2k eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute maiatzaren 18ko norgehiagoka, euskaraz; eta Euskadi Irratian eta Radio Euskadin ere jarraitu ahalko da. EITBk bat egingo du Donostian egingo den jai handiarekin: "Irabazi Arte", "Go!azen", MAKUSI, Gaztearen DJa eta pantaila erraldoia jarriko ditu.
kirolak
Raul Garcia: ''Ez nintzen athleticzalea, baina orain, banoala, athleticzalea naiz''
EITB MEDIA
Zizur Nagusiko jokalariak Athletic eta futbola utziko ditu 2023-24 denboraldia bukatuta. Prentsaurrekoa eman du, San Mamesen, ostegunean; larunbatean, Athletic-Osasuna derbian, omenaldia jasoko du, Bilboko estadioan.
Italiako Giroa 2024
EITB MEDIA
"Sterrato" izenekoaren tarteak zituen etapak, 2024ko Italiako Giroaren seigarrenak, irudi ikusgarriak eta lehia polita utzi ditu. Sailkapen nagusian, ez da nabarmentzeko moduko aldaketarik izan.
Erlazionatutako edukiak:
Hurrengo zuzenekoak
24 | 22:15 - 00:30 | ERREMONTEA | ''Erremontari'' saioa |
telebista
EITB Media
Emakumeen kirola ikusarazi eta sustatzeko helburuarekin, Itzulia Women lasterketa zuzenean eskainiko da ETB1en eta eitb.eus-en, jarraipen zabala egingo zaio Euskadi Irratian eta Radio Euskadin, eta liderraren maillot horia eta euskaldun onenaren saria emango ditu EITBk.
Italiako Giroa 2024
Zinemaldia
N. V. | EITB Media
Bi Oscar sari irabazi dituen australiar aktore eta ekoizleak jasoko du Donostiako jaialdiak ematen duen sari garrantzitsuenetako bat.
kultura
Joserra Senperena, Harkaitz Cano eta lagunak: ''Ozenago kantu egin''
Joserra Senperenak eta Harkaitz Canok gerraren aurkako kantu bat sortu, eta hainbat lagunekin grabatu dute: Eñaut Elorrieta eta Idoia (ahotsak), EMEBE abesbatza, Fernando Neira (baxua) eta Karlos Arancegui (perkusioa).
Musika
Natxo Velez | EITB Media
Steve Albini rock alternatiboko ekoizle eta gitarristak bihotzekoa izan du, 61 urte zituela. Nirvanaren, Pixiesen eta PJ Harveyren diskoetan lan egin zuen eta, "Payola" diskoan, Berri Txarrakekin.
-
Kartelak
Biba Zuek!
Faktoria
Nagore Telleria Eizagirre | EITb Media
Ondarroako Zubi Zahar ikastolako Esti Urizar zuzendaria, Altxa Buru taldeko Iraitz Arrizabalaga gurasoa, Telmo Lazkano, "Nerabeen garrasia" liburuaren egile eta hezkuntza arreta terapeutikorako Gipuzkoako lurralde zentroko irakaslea eta ikasleak jarri ditugu pantailen erabilerari begira.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa