cerrar buscador

ALBISTEAK

albisteak

- LGTBI-AREN AURKAKO EGUNA

2:28

''Kuadrilletan, lantokietan eta whatsapp taldeetan dagoen gorroto diskurtsoa eten egin behar dugu''

IKER GOMEZ | EITB MEDIA

Maiatzaren 17a LGTBIaren aurkako Eguna da, eta Ikusgune behatokiak urteroko txostena kaleratu du aste honetan. Araban bakarrik, 28 eraso izan ziren iaz. Kopuruak ez du behera egin aurreko urtearekin alderatuta.

Politika

SENTENTZIA

1:19

Etcheverry eta Molle errudun jo dituzte, baina zigorrik ez ezartzea erabaki du Parisko Zigor Auzitegiak

EITB MEDIA

"Pozik" agertu dira sententziarekin Etcheverry eta Molle, bien iritzian, frogatuta geratu delako euren ekintzen xedea indarkeria amaitzea eta bakea lortzeko urratsak ematea izan dela beti. Helegiterik ez dutela aurkeztuko iragarri dute.

Mundua

Gaza

  • Hegoafrika Nazioarteko Justizia Gortearen aurrean, gaur. EFE.

    Hegoafrika Nazioarteko Justizia Gortearen aurrean, gaur. EFE.

Rafahko erasoaldia Gaza suntsitzeko "amaieraren" parte dela ohartarazi dio Hegoafrikak Hagako Auzitegiari

Agentziak| EITB Media

Nabarmendu duenez, Nazioarteko Justizia Auzitegiaren aurreko aginduak ez dira eraginkorrak izan, "izan eskatzen dutenaren argitasun faltagatik, izan Israelek entzungor egin dielako"; eta auzitegiari eskatu dio Israeli "argi eta garbi" exjitzea operazio militarrak bertan behera utz ditzan.

Politika

GAZA ERASOPEAN

  • Ospitale bat eraitzita, Gazan

    Ospitale bat eraitzita, Gazan. Argazkia: EFE

Nafarroako Parlamentuak Gazako "genozidioa" salatu du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Mozioari PSNren zuzenketa bat gehitu zaio, puntu berri bat gehitzeko. Hartan, Nafarroako Parlamentuak Hamasek Israelgo Estatuaren aurka egindako "eraso terroristak" gaitzetsi ditu.

Mundua

ESLOVAKIA

0:33

Eslovakiako lehen ministroa "kontziente" dago eta "ahoz komunikatzeko gai" da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bost tiro jasota, ebakuntza luzea egin behar izan diote bart buruzagi sozialdemokratari. Atentatuaren ustezko egilea, 71 urteko gizonezkoa, atxilotuta dute eta hilketa saiakera delitua leporatu diote.

albisteak

- Ultraeskuinaren erasoak

0:39

Politikarien aurkako erasoak areagotu dira Alemanian

Azken asteetan lau politikariri eraso diete Alemanian, eta alarma guztiak piztu dira. Zatiketa politiko handia somatzen da herrialdean.

Gizartea

Mikroorganismoak

2:13

Birusak, bakteriak... inguru guztia mikroorganismoz betea daukagu

A. Aramendi Elduaien | EITB Media

Askotan bakteria eta birusei buruzko albisteak iristen zaizkigu, baina horrelako zenbat ditugu gure inguruan? Non daude? Kaltegarriak dira denak? Galdera hauen erantzunen bila abiatu gara.

Ekonomia

Bankuak

  • Cesar Gonzalez-Bueno Sabadelleko kontseilari delegatua. Argazkia: EFE

    Cesar Gonzalez-Bueno Sabadelleko kontseilari delegatua. Argazkia: EFE

Sabadellek errepikatu du BBVAren bat-egite proposamena negoziaziorik gabe iritsi zela

Agentziak | EITB Media

BBVAk, ostera, berretsi du bi erakundeen arteko harremanak "apirilaren erdialdean" hasi zirela, eta bat-egitearen sinergiei eta kostuei buruzko "zenbateko guztiak zorroztasun handienarekin" kalkulatu direla defendatu du.

Politika

Larrialdi-egoera

  • Indigena kanakoak Kaledonia Berriko errepide batean. Irudia: AFP

    Indigena kanakoak Kaledonia Berriko errepide batean. Irudia: AFP

Hauteskunde-erroldaren erreformak protestak piztu ditu Kaledonia Berrian, bost hildako eta 200 atxilotu utziz

Agentziak | EITB Media

Astelehenean piztu zen gatazka, Frantziako Parlamentuan erreforma eztabaidatu ondoren. Izan ere, hamar urte lurraldean bizi diren frantziarrei ematen die boto eskubidea erreformak, eta indigenen zati handi batek uste du erabaki horrek bere eskubideak murrizten dituela.

Gizartea

Sute batean nola jardun

  • Kasurik txarrenean jarraitu beharreko pausoak

    Kasurik txarrenean jarraitu beharreko pausoak.

Zer egin behar dut bizi naizen eraikinak su hartzen badu?

I. G. | EITB MEDIA

Bizkaiko Foru Aldundiko Suhiltzaileen Zerbitzuak hori gertatuz gero jarraitu beharreko aholku batzuk argitaratu ditu.

KIROLAK

Reala

36. jardunaldia

  • Realeko jokalariak, pozarren, Andre Silvak gola sartuta. Argazkia: EFE.

    Realeko jokalariak, pozarren, Andre Silvak gola sartuta. Argazkia: EFE.

Realak Valentzia menderatu du (1-0), eta bosgarren denboraldiz jarraian jokatuko du Europako txapelketaren bat

EITB MEDIA

Andre Silvak sartu du, hirugarren minutuan, Donostiako taldeari garaipena eman dion gola. Realak, horrela, EA Sports Liga amaitzeko bi partida gelditzen direla, bermatu du Europan lehiatuko dela; Europa Ligan parte hartzeko lehian da, baina bermatuta du, bestela, Konferentzia Ligan izatea.

2:38

''Erremontari''

Ezkurra eta Azpiroz: ''Garaipenarengatik, pozik; jokoarengatik, ez''

EITB MEDIA

Josetxo Ezkurrak eta Xabier Azpirozek Kemen Aldabe eta Aritz Juanenea menderatu dituzte, bi jokotan, 15-9 eta 15-9, eta sailkapenean, "Erremontari" saioko Sagardoaren Txapelketan, lider jarri dira, zazpi puntu dituztela.

2:59

''Erremontari''

Ansa eta Zubiri: ''Hiru puntu irabazi ditugu... eta bat galdu''

EITB MEDIA

Imanol Ansak eta Aritz Zubirik, Julen Loitegi eta Endika Barrenetxea mendean hartuta, sei puntu dituzte "Erremontari" saioko Sagardoaren Txapelketan. Hirugarren jardunaldian, hiru jokotan lortu dute garaipena (15-7, 14-15 eta 8-1).

1:26

Erregina Kopa

Etxezarreta eta Aparicio, beteranoa eta iritsi berria

Ane Etxezarretak orain dela bost urteko finala bizi izan zuen, eta Realeko jokalari beteranoenetakoa da; Nahia Apariciorentzat, berriz, lehen finala izango da. Esperientzia nola bizitzen ari diren kontatu dute.

1:24

ERREGINAREN KOPA

Amaiur Sarriegi: ''Gaitasuna badugu; zailena ligan hori erregulartasunez erakustea da''

EITB MEDIA

Natalia Arroyoren taldeak Erreginaren Kopako finala jokatu du Bartzelonaren aurka larunbatean. Ligan momenturik onenean ez izan arren, Sarriegik orain arte egindako bidea baloratu nahi izan du.

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • LR.
  • IG.
  • AL.
  • AS.
  • AZ.
  • OG.
17 12:50 - 18:00 TXIRRINDULARITZA | Italiako Giroa: Hamahirugarren etapa
18 22:10 - 00:45 PILOTA | B Serieko Buruz Buruko Txapelketa (finalerdiak): Larrazabal vs Salaberria / Agirre vs Egiguren V

Beste kirolak

Zegama-Aizkorri

0:37

Ia 1.000 korrikalari izango dira Zegama-Azkorri mendi-lasterketan

AGENTZIAK | EITB Media

Zegama-Aizkorri lasterketa maiatzaren 26an jokatuko da, eta, besteak beste, han izango dira Kilian Jornet -berak dauka lasterketako markarik onena- eta Manuel Merillas eta Daniela Oemus iazko garaileak.

0:56

BURUZ BURUKOA

Altunak eta Artolak hautatu dituzte igandeko finalerdirako pilotak

EITB MEDIA

Jokin Altuna eta Iñaki Artola aurrez aurre izango dira Buruz Buruko txapelketaren finalaurrekoan. Donostiako Atano III. frontoian egindako material aukeraketarekin bi pilotariak gustura geratu dira. Finalerako txartela jokoan egonda, ez da argi geratu nor den faboritoa.

0:48

BAT To Paris

Maialen Chourraut buru duen eslalom-piraguismo taldea da 'BAT To Paris' saioaren 4. ataleko protagonista

Aste honetan, Basque Team Fundazioak bultzatutako 'BAT To Paris' telesailak eslalom-piraguismoa izango du protagonista, "Motibazioak bere horretan dirau" izeneko atalean.

KULTURA

kultura

24. edizioa

  • Hortzmuga taldeko kide bat aurkezpen ekitaldian, erakundeetako ordezkariekin batera

    Hortzmuga taldeko kide bat aurkezpen ekitaldian, erakundeetako ordezkariekin batera

Leioako Umore Azokak 80 emanaldi eskainiko ditu lau egunean

N. V. | EITB Media

Kaleko artisten Leioako jaialdiak 41 konpainia bilduko ditu maiatzaren 16tik 19ra.

Musika

Ekainak 20-22

  • Queens of the Stone Age taldeak 00:20an joko du, ostiraleko gauean

    Queens of the Stone Age taldeak 00:20an joko du, ostiraleko gauean

Azkena Rock Festivaleko kartela itxi, eta ordutegiak zehaztu dituzte

N. V. | EITB Media

Barry Adamson musikaria eta Bala galiziar bikoa batu dituzte ekinaren 20, 21 eta 22an egingo duten jaialdira. Andre Maria Zuriaren plazako eguerdiko kontzertuak eta umeentzako jarduerak ere iragarri dituzte.

Musika

11 saridun

  • Gor Diskak, Ohorezko saria

    Gor Diskak, Ohorezko saria. Argazkia: EITB

Hamaika musika talde eta musikariren lana goraipatu dute Musika Bulegoa sariek

N. V. | EITB Media

Bas(h)oan, BilbaoSinfonietta, Ibil Bedi, Izaro, Janus Lester, Rüdiger, Zetak, "Irati" filmaren soinu banda, Euskal Barrokensemble, Gor diskoetxea eta ESAS elkartea izan dira saridunak, Iruñean egindako ekitaldian.

Musika

Maiatzak 17-25

Euskal Musikaren Errenteriako Asteak elkarte antolatzailearen, Eresbil Fundazioaren, urrezko ezteiak ospatuko ditu 52. edizioan.

2:43

Cannes

Montxo Armendariz, zaharberritutako ''Tasio''-ren estreinaldian: ''Ezin da 40. urteurren hoberik egon''

Zinema zuzendaria oso pozik agertu da Cannesko jaialdiak Classics sailarako aukeratu izanarekin, eta orain dela lau hamarkadako estreinaldiko bizipenak sentitu ditu berriro.

TELEBISTA

Bilatu nahieran-en

telebista

- 21:00etan

0:22
ITXASO

Mikel eta Itxasoren arteko harremanak gorabeherak izango ditu, ''Itxaso'' telesaileko 3. atalean

'Eten-puntua' izeneko atalean, Itxaso Mikel aitarekin haserretuko da. Zer gertatu ote da? Ez galdu, ostiralean, 21:00etatik aurera, ETB1en eta eitb.eus atarian.

IRRATIA

  • Heriotza baten osteko bidegurutze administratiboa, malkartsua eta mingarria

    Heriotza baten osteko bidegurutze administratiboa, malkartsua eta mingarria

    33:01 min
  • Erromantizismoa Verde prato eta Bronquioren artean

    Erromantizismoa Verde prato eta Bronquioren artean

    25:16 min
  • Janari minaren onurez eta kalteez

    Janari minaren onurez eta kalteez

    11:17 min
  • Sor Lurdes, Azpeitiko Sierben komentutik Palentziako Andre Mariaren Mirabeenera eramango dute 87 urterekin

    Sor Lurdes, Azpeitiko Sierben komentutik Palentziako Andre Mariaren Mirabeenera eramango dute 87 urterekin

    26:15 min
  • Xabier Andonegi: ''Urduñako mojen komentuarekin eliza tradizionalista eta ultraeskuindarra zabaldu nahi dute''

    Xabier Andonegi: ''Urduñako mojen komentuarekin eliza tradizionalista eta ultraeskuindarra zabaldu nahi dute''

    15:56 min
  • Zein plater lotuko zenuke zure herrialdearekin?

    Zein plater lotuko zenuke zure herrialdearekin?

    40:08 min
  • San Karlosen santu bizitzaz ez naiz ondo akordatzen

    San Karlosen santu bizitzaz ez naiz ondo akordatzen

    45:59 min
  • Paulo Azpiazu: ''Gazteek oso azkar nahi dituzte emaitzak eta informazio gehiegi dago sareetan''

    Paulo Azpiazu: ''Gazteek oso azkar nahi dituzte emaitzak eta informazio gehiegi dago sareetan''

    17:47 min
  • Amaia Alonso:'' Nire gorputzean debalde dudanarekin bizitza bat salbatu dut, oso pozik nago''

    Amaia Alonso:'' Nire gorputzean debalde dudanarekin bizitza bat salbatu dut, oso pozik nago''

    19:50 min

Faktoria

Eliza eta ondarea

  • 15:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Xabier Andonegi: "Urduñako mojen komentuarekin eliza tradizionalista eta ultraeskuindarra zabaldu nahi dute"

Oihane Yustos | EITB Media

Urduñako klarisen komentuaren salerosketaren atzean zer dago? Donostiako erlijio zientzien goi-ikastegian erlijioen historiako irakasle da Xabier Andonegik eta "Faktoria"n eman ditu azalpenak.