Politika
EIDER JAUREGI OIARTZABAL | EITB MEDIA
Salvador Illaren alderdiak 42 eserleku izango ditu, CAT-Juntsek 35 eta ERCk 20. PPk Vox aurreratu du eta Ciutadans Parlamentutik kanpo geratu da. Comuns Sumarrek 6 ordezkari izango ditu eta CUPek 4. Aliança Catalanak, berriz, ordezkaritza lortu du lehen aldiz.
Illak nabarmendu du Kataluniak ''aro berri bat'' ireki duela, ''inor kanpoan utziko ez duena''
Salvador Illak iragarri du bere gain hartzen duela Kataluniarako aro berri baten buru izateko ardura. "Katalanak batzeko asmoarekin egingo dut", nabarmendu du hautagai sozialistak.
Carles Puigdemontek ERCrekin zubiak berregiteko eskatu du
Puigdemontek agerraldia egin du Juntsek Argelersen (Ipar Katalunia) duen egoitzan, eta eskua luzatu dio ERCri "zubiak berregiteko" eta mugimendu independentistaren "batasun ezaren" inguruan hausnartzeko.
ERCk adierazi du herritarren borondatea onartuko duela eta oposiziotik egingo duela lan
Pere Aragonesek onartu du ERCren emaitzak "oso txarrak" izan direla. "Ezin izan ditugu azken hauteskundeetako emaitzak irauli", esan du ERCko hautagaiak.
M12 HAUTESKUNDEAK
Politika
EITB Media
Erlazionatutako edukiak:
PSC (42), ERC (20) eta Comuns Sumarren (6) hiruko itun batek 68 eserleku eta, beraz, gehiengo absolutua emango lieke ezkerreko indarrei. Indar independentistak, aldiz, gehiengotik urrun gelditu dira, 59 eserleku lortuta.
Politika
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Silvia Orriols Aliança Catalanaren buruak "Kataluniaren askapen nazionalaren alde borrokatzea" defendatzen du, "immigrazio-politika negargarriei buelta ematearekin" batera.
Beste kirolak
EITB MEDIA
Erlazionatutako edukiak:
Donostiako taldeak iazko lorpena errepikatu du, Kopa berriro irabazita, zortzigarrenez. Bigarren zatian hautsi du partida Imanol Alvarezen taldeak.
kirolak
Menendez: ''Zortzigarrena da, eta etxean izanda berezienetako bat''
EITB MEDIA
Alba Menendez Super Amara Bera Bera taldeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Erregina Kopa irabazi ostean. Zarauztarra pozik azaldu da garaikurra eskuetan duela.
Itzulia Women
EITB Media
Demi Vollering da 2024ko Itzulia Women lasterketako txapelduna. Herbeheretarrak erasoa jo du helmugarako 30 kilometro falta zirenean, eta aurkari guztiak atzean utzi ostean bereganatu du garaipena. Mischa Bredewold izan da bigarren sailkapen nagusian, eta Juliette Labous hirugarren.
Erlazionatutako edukiak:
Hurrengo zuzenekoak
13 | 22:15 - 23:15 | ''Harri Herri'' saioren denboraldi berria |
Demi Vollering: ''Oso pozik nago berriro irabazi dudalako''
Demi Volleringek handia egin du. Herbeheretarrak Itzulia Women irabazi du, orain bi urte egin zuen bezala. "Oso pozik nago berriro irabazi dudalako lasterketa hau", adierazi du.
Santesteban: ''Eskerrik asko gerturatu diren guztiei; hemengo zaleak hoberenak dira''
EITB MEDIA
Ane Santesteban Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeko euskal txirrindulariak EITB Mediarekin hitz egin du 2024ko Itzulia Women lasterketa amaituta. Hunkituta azaldu da.
Jokin Altuna finalerdietan da, Dario partida ikusgarrian menderatuta (22-19)
JUANAN LEGORBURU
Amezketako pilotariak Iñaki Artola izango du aurkari igandean Atano III.a pilotalekuan jokatuko den finalerdian.
Baskonia play-offetatik kanpo geratu da, Real Madrilen aurka 106-100 galduta
Dusko Ivanovicen taldeak bederatzigarren amaitu du Endesa Ligako sailkapenean.
Bilbao Basketek porrotarekin itxi du denboraldia; 68-72 galdu du Bartzelonaren kontra
EITB MEDIA
Surne Bilbao Basketek 68-72ko emaitzarekin galdu du Barçaren aurka jokatutako Endesa Ligako 34. eta azken jardunaldiko partida. Bilboko taldeak hamahirugarren postuan amaitu du denboraldia.
kultura
Eduardo Chillida, Donostiako ''santu'' berria
EITB MEDIA
Santu gisa irudikatu dute Eduardo Chillida Donostiako grafiti batean. LKN artistak egindako artelanean, eskultore donostiarrak baloi bat du, Realeko atezaina izan baitzen.
Andrea Jaurrieta: ''Publikoarengana ondo iristen den autore zinema egin nahi dut''
NATXO VELEZ - MIKEL DOMINGUEZ
"Nina", nafar zinemagilearen bigarren film luzea, zinemetara iritsi da, EITBren parte-hartzearekin. Zuzendariarekin berarekin eta Iñigo Aranburu aktorearekin hitz egin dugu, Patricia Lopez Arnaiz protagonista duen film garaikide eta feminista honi buruz.
telebista
Artzentalesera, Bizkaiko mendebaldera, joango dira igandeko ''Herri Txiki, Infernu Handi'' saioan
Bizkaiko mendebaldean, Kantabriarekin mugan dago Artzentales. Katanak, zuhaitz erraldoiak, itsasontziak… Zer ez ote dute topatuko Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek? Ez galdu igandean, 22:00etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
Faktoria
Nagore Telleria Eizagirre | EITB Media
PISA txostenetan irakurketa eta ulermenean ikasleek izandako beherakada zuzenean digitalizaziorekin lotu du Telmo Lazkano adituak. Klasean hamabi ataza zabalik izaten dituztela dio Esti Urizar Ondarroako Zubi Zahar Ikastolako zuzendariak. Ikasleek aitortu dute klasean youtuben zer ikusi duten.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa